ZERBITZUAK
Periferiko, X-LAN markako eta beste markako ordenagailu eta era guztietako produktu informatikoen salmenta
Sektoreko lehen marketako ordenagailu eta periferikoen horniketa eta instalakuntza, software estandar, sistema eragileak eta kontsumibleak.
Asistentzia teknikoa eta Mantenimendua
Ordenagailu eta periferikoen mantenimendua, interbentzio edo kontratu bidez.
3 Mantenimendu kontratu mota dauzkagu:
- Mantenimendu, asistentzia eta bezeroaren etxean instalakuntzak egiteko, orduen araberako kontratua. Ez du materiala barne eta erantzuna jasotzeko epea 2 lanegunekoa da.
- Hardware mantenimendua. Kontratuaren arabera. Materiala barne.
- Mantenimendu, asistentzia eta bezeroaren etxean instalakuntzak aurretik zehazturiko egunetan. Ez du materiala barne eta arretarako egunak aurretik zehaztuak daude.
Konponketak, instalakuntzak, aholku eta asistentzia teknikoa
X-LAN-ek hornitutako bermez kanpo dauden ekipo informatikoen edo beste hornitzaileen bidez erositako ekipo informatikoen konponketa.
- Software edo hardware instalakuntza.
- Estruktura kableatzea, sare elementu aktiboak eta erabiltzaileen konfigurazioa.
- Ekipoen handitze eta eguneraketa.
- Aholku eta asistentzia teknikoa.
Alokairuak
Material informatiko, ikus-entzunezko materiala eta informatikarako gelaren errenta. 95m²-ko gela dugu, 20 ordenagailurekin, bideo-proiektorea, arbel interaktiboa eta ADSL internet konexioarekin.
Zaharkituriko materialaren bilketa
Nahi duten bezeroentzat, X-LAN-en zaharkituriko materiala biltzeko eta birziklatzen duten lekura eramaten duen zerbitzua dugu.
Erreminta administratiboa
Gune pribatuan, X-LAN-en bezeroak, beren faktura guztietara sarbidea dute, 2010.urtetik firma elektronikoarekin.
Kontsulta tekniko, abisuen informazioa online jasotzeko eta fabrikatzaileen sarbidea dago gune pribatuan.